Madalenak 2012: Txupinazoa eta Zentenarioa!

Madalenak bukatu dira, baina Herri Bizian gure jaietako une garrantzitsuenak berriz ere bizitzeko aukera dago bildu ditugun argazki eta bideoen bitartez.

Herri Bizian zuzenean eskaini dikizuegu gure jaietako une garrantzitsu hauek Madalenen hasieran streaming bidez emititutako saio berezi batetan. Horrela, aurten, atzerrian dauden errenteriarrek ere txupinazoa zuzenean jarraitu ahal izan dute.

Aipatu beharra dago aurtengo Madalenetan eguraldia bikaina izan dela eta herria jendez gainezka izan dugula bizi den giro apartaz gozatzeko.

Tira, jada gutxiago falta da hurrengo Madalenetarako! #madalenak2013