Kabia Topaketetan artea eta teknologia jorratuko dituzte bihar

Kabia Topaketak burutuko dira bihar Kabia Espazio Kreaktiboan, Barandiaran Plazan. Ekitaldi ireki hau goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 22:00tan amaituko da.

Hasteko, Aaarraun! auzolan artistikoaren eskultura landuko da herriko norbanako eta elkarteen laguntzarekin. Bazkaria egongo da gero egitasmoan parte hartzen duten guztientzat.

Ondoren Teknofobiaren aurkako tailer bat egongo da eta, bukatzeko, Hormachic ekimenaren barruan, Ibai Maritxalarrek Mikel Laboaren omenez egin duen murala aurkeztuko du.

Egitaraua: 

  • 11:00: Aaarraun ekimenaren barruan auzolan artistikoa.
  • 14:00: Bazkaria lanean aritu diren guztiekin.
  • 16:30 Arduino Tailerra
  • 18:30: Teknofobiaren aurkako tailerra.
  • 19:30: Hormachic. Ibai maritxalar artistak Mikel Laboaren omenezko murala aurkeztuko du.
  • 20:00: Musika eta dantza.