Kinokabia, zine emanaldi sorta bat Errenteriak zinearekin betidanik izandako harremana sendotzeko

Errenteriako herria zinemarekin erlazionatutako mugimenduak presentzia handia izan du, horren adibide direlarik gure historian zehar sortu diren zineklubak, zinemak eta zine arloan lan egin duten hainbat errenteriar. Udarako giro lasaiak eta Kabia Espazio Kreaktiboak eskaintzen duten aukera aprobetxatuz, Kinokabia zine emanaldi sorta antolatu da, Errenteriak zinemaren inguruan izan duen mugimendua eta harremana berreskuratzeko helburuarekin etorkizunari begira.

Guztira lau emanaldi izango dira, kartelean ikusi dezakezuten bezala, gaurkotasuna edo musikarekin lotuta egongo direnak. Hauen artean Errenteriako hainbat lekutan grabatutako lan bat ere badago ‘Ander eta Yul’, Angel Amigo errenteriarrak bertan lan egin zuelarik.

Halaber, errenteriarrek sortutako hainbat laburmetrai ere proiektatuko dira. Herritar, interesdun eta zine zale oro gonbidatuta dago parte hartzera.

EGITARAUA

Abuztuak 2

22:00 – 00:00 Eskualdeko produkzioen emanaldia: Jon Garaño, Asier Urbieta, Jon Collar eta gehiago!

Abuztuak 9

21:30 – 00:00 ‘Gazta zati bat’. Jon Maia zuzendaria bertan izango da.

Abuztuak 24

22:00 – 00:00 ‘Nomadak Tx’ Zuzeneko emanaldia

Abuztuak 30

22:00 – 00:00 ‘Ander eta Jul’ (1989) Errenteria ekoiztutako filma 1990. urtean Goya saria zuen Ana Diez zuzendariak, lehen emakumea izanik saria eskuratzen.