Ion Collar zinema ekoizle errenteriarrak Kinokabia ekimena azaldu digu

Kinokabia zine emanaldi sortaren lehenengo saioa izan zen atzo Kabia Espazio Kreaktiboan, 30 pertsona inguru bildu zirelarik bertan hainbat zinemagile errenteriarren ekoizpenak ikusteko. Kinokabiaren helburua Errenteriako herriak zinemaren inguruan izan duen mugimendua eta harremana berreskuratzea da. Jon Collar zinema ekoizleak lehen eskuko informazioa ematen digu ekimen honen inguruan Herri Biziarekin izandako elkarrizketan.

Hona datozen saioetako egitaraua:

EGITARAUA

Abuztuak 9

21:30 – 00:00 ‘Gazta zati bat’. Jon Maia zuzendaria bertan izango da.

Abuztuak 24

22:00 – 00:00 ‘Nomadak Tx’ Zuzeneko emanaldia

Abuztuak 30

22:00 – 00:00 ‘Ander eta Jul’ (1989) Errenteria ekoiztutako filma 1990. urtean Goya saria zuen Ana Diez zuzendariak, lehen emakumea izanik saria eskuratzen.