Errenteriarrek muralak egiten ikasi dezakete herria apaintzen duten bitartean

Auzolana | Kultura 2012-08-07 | 0

Ibai Martixalar artistak Mikel Laboaren omenezko mural bat egingo du, Hormachic egitasmo artistikoaren markoan. Ekimen honek gure herrian utzita dauden pareta grisak eta guneak apaintzea du helburu auzolanaren bitartez.

Artean interesa duten pertsonek edo mural bat egiten ikasi nahi duen orok Maritxalarrekin batera lan egiteko aukera du burutuko duen hurrengo lanean parte hartuz: Mikel Laboaren omenez Agirre Lehendakariaren Plazan.

Interesdunek helbide elektroniko honetara idatziz berarekin kontaktuan jarri daitezke: ibai73@hotmail.com

No comments yet.

Utzi erantzuna