Jon Maiak bere ‘Gazta zati bat’ filmearen emanaldia aurkeztuko du Kabian etzi

Jon Maia zuzendariak bere ‘Gazta zati bat’ filmearen emanaldi irekia aurkeztuko du Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan etzi, 21:30tan.

Hona dokumental interesgarri honen sinopsia, bere webgune ofizialetik ateratakoa:

“Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea.

Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.”

Dokumentalaren amaieran, gazta dastaketa txiki bat izango da bertaratutako guztietzat.

Errenteria eta zinema

Emanaldi hau Kinokabia ekimenaren baitan kokatzen da: Udarako giro lasaiak eta Kabia Espazio Kreaktiboak eskaintzen duten aukera aprobetxatuz, Kinokabia zine emanaldi sorta antolatu da, Errenteriak zinemaren inguruan izan duen mugimendua eta harremana berreskuratzeko helburuarekin etorkizunari begira. Iragan den astean Errenteriako zinemagileen hainbat lan biltzen zituen ikustaldia izan zen Kabian, 30 lagun inguru gerturatu zirelarik emanaldiaz gozatzera.

EGITARAUA

Abuztuak 9

21:30 – 00:00 ‘Gazta zati bat’. Jon Maia zuzendaria bertan izango da.

Abuztuak 24

22:00 – 00:00 ‘Nomadak Tx’ Zuzeneko emanaldia

Abuztuak 30

22:00 – 00:00 ‘Ander eta Jul’ (1989) Errenteria ekoiztutako filma 1990. urtean Goya saria zuen Ana Diez zuzendariak, lehen emakumea izanik saria eskuratzen.