Teknologia berrien zaleek hitzordua dute gaur Kabian Summer of labs ekimenaz gozatzeko

Teknologia berrien zaleek hitzordua dute gaur eta bihar Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan Summer of labs ekimenaz gozatzeko. Arratsaldeko 16:00tan hasiko dira programatutako ekimenak: Pasaiako badiaren kutsadura neurtzeko sarea, Datuak bistaratzeko tresna, Laser ebakitzaile bat eraiki, Ardukoptero bat eraiki eta Dress-mapping, irudiak soinekoan instalazioa.

Egitarauaren ordutegia eta informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Topaketa honen helburua bikoitza da, alde batetik, inguruko agente eta kolektiboak garatzen ari diren proiektu eta ekimenak aurkeztea. Bestetik, interesa duen ororentzat zabalik egongo diren tailerrak egitea; kultura askea, irekia eta elkarlanean oinarritua zabaltzea ardatz hartuta.