Mikel Odriozolak 42. postuan amaitu zuen 50 kilometroko martxa proba olinpikoa

Mikel Odriozola atleta errenteriarrak Londreseko Joko Olinpikoetako 50 kilometroko martxa proban parte hartu  zuen larunbatean. Nahiz eta ondo hasi proba gogor hau, errenteriarra 42. postuan heldu zen helmugara.

Kabia Espazio Kreaktiboan bildutako errenteriarrek Mikelekn lehia jarraituo zuten zuzenean bertan jarritako pantailari esker, Mikelekin Londresera! ekimenaren barnean. Egitasmo honen bitartez Odriozolaren entrenamendu eta prestakuntza guztia jarraitu ahal izan dugu.

Nahiz eta dominarik ez lortu, errenteriar bat Joko Olinpikoetan parte hartu izana meritu handia da, bai Odriozolarentzat eta baita Errenteriarentzat ere. Beraz, eskerrik asko eta zorionak Mikel!