Summer of Labs ekimenak teknologia libreen zaleak bildu ditu Kabian

Teknologia libreen zaleek ezagutzak partekatu dituzte Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan Summer of labs ekimenari esker, bideoan ikusi daitekeen bezala. Egin dituzten hainbat jarduera eta tailerren artean Pasaiako badiaren kutsadura neurtzeko sarea, Datuak bistaratzeko tresna, Laser ebakitzaile bat eraiki, Ardukoptero bat eraiki edo Dress-mapping, irudiak soinekoan instalazioa bezalakoak egon dira.

Topaketa honen helburua bikoitza da, alde batetik, inguruko agente eta kolektiboak garatzen ari diren proiektu eta ekimenak aurkeztea. Bestetik, interesa duen ororentzat zabalik egongo diren tailerrak egitea; kultura askea, irekia eta elkarlanean oinarritua zabaltzea ardatz hartuta.