Ostiralean burutuko den Gobernu Batzarraren gai zerrenda

Udal antolamendua 2012-08-14 | 0

Lerro hauen azpian Errenteriako Udalak ostiralean burutuko duen Gobernu Batzarrak landuko duen gai zerrenda:

GAI ZERRENDA

1. Gobernu Batzarrak 2012ko uztailaren 20an eginiko ohiko bilkurari eta uztailaren 27an eginiko ezohiko bilkurari dagozkien akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada.

2. 42 Area: Txirrita-Maleo eremuko I-1.2 Zonari dagozkion I-1.1, I-1.2, I-1.3 eta I-1.4 Zonen Xehapen Azterlanaren 3. Aldaketari hasierako onespena ematea, BEISSIER S.A.U.-ren izenean Aletxu Lizaso Lamsfusek eskatu duena.

3. “Lanbide Hastapeneko Zentroaren (LHZ) arreta, zuzendaritza, eskolak eman, programatu eta dinamizatzeko zerbitzuaren esleipena”.

4. “Errenteriako ludoteka eta udal gaztelekuez arduratu eta dinamizatzeko eta udako aisialdi eskaitza dinamizatu eta arduratzeko enpresa zerbitzuaren esleipena.”

5. Proposamena: “Koldo Mitxelena Ikastetxean leihoak berritu eta Markola eraikin publikoaren fatxadako osagarriak konpontzeko Proiektua sartutako obrak esleitzea”.

6. “Team Látigo Boxing Errenteriako Boxeo Kirol Elkartea” irabazi asmorik gabeko udal intereseko elkarteen erregistroan inskribatzea.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna