Hainbat bide publiko berritzeko eta hormigoitzeko lanak hasi dira gaur

Errenteriako hainbat bide publiko berritzeko eta hormigoitzeko lanak hasi dira gaur Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendietako zinegotziak jakinarazi duenez.

Udalak, lan hauek burutzeko eskaintza publikoan jasotako proposamen guztiak aztertu eta gero, Excavaciones Zapirain S.L. enpresari esleitu dizkio obrak, 30.705 euroko aurrekontua dutenak.

Hauek izango dira berrituko diren bideak:

Aizpitarteko bide publikoa, Sanmarko (Zamalbidetik), Sabara, Idoia-Susperregi eta Soldaduen bidea.

Indusketa enpresa berrituko diren bideen inguruetako bizilagunekin kontaktuan jarriko da lanen hasiera datak adosteko.