Lousadako 42 gazteei harrera egin zitzaien ostiralean Errenterian

Errenteriarekin senidetuta dagoen Lousada (Portugal) herriko 42 gazteei harrera ofiziala egin zitzaien ostiralean Udaletxean.

Unai Unsuain, Gazteria zinegotzia, eta PSEko Jose Angel Rodriguez eta Joseba Echarte zinegotziak izan ziren Lousadako gazteekin, hilaren 24a arte Belabaratzeko aterpean izango direnak udako kanpamendu batetaz gozatzen.

Harreraren ondoren, gazteek gure herriko alde zaharrean zehar bisita gidatu bat egin zuten eta Fanderiako errotara arte ibilaldia egin zuten.