Lau hegazti, bederatzi katu, 75 zakur eta asto bat jaso zituen Udaltzaingoak iaz

Galdutako edo abandonatutako lau hegazti, bederatzi katu, 75 zakur eta asto bat jaso zituen Errenteriako Udaltzaingoak herri honetan 2011 urtean.

Udaltzaingoaren datuen arabera, grafikoan ikusi daitekezkeenak hilabetez-hilabete, opor denboraldietan animaliak kalean uzteko joera areagotzen da, batez ere urtarrilean eta uztailan.

Animalia hauen artean lau kumaldi daude 4, 5, 5 eta 2 txakurtxoz osatutakoak hurrenez-hurren.

Kalean utzitako katutxoak adoptatzeko interesdunak Miauka elkartearekin harremanetan jarri daitezke miaukaadopcion@gmail.com  helbidean edo 661413279  telefonora deituz.