Kabihandiak tailerrak hasi dira parte-hartze maila handi batekin

Auzolana | Gazteria 2012-08-29 | 0

Buruhandiak egiten ikasteko ‘Kabihandiak’ ekimen irekiaren lehen saioak arrakasta handia izan du: 78 pertsonek eman dute izena haur eta gurasoen artean. Gaur burutu da bigarren saioa eta bihar arratsaldeko 16:30ean burutuko da hirugarrena Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza).

Itziar Bandres atrezzista errenteriarra tailer honen dinamizatzailea da eta bideo honetan ekimen hoini buruzko informazioa lehen eskutik eskaini digu.

Kalejira

Sei buruhandi egitea da helburua, bakoitza gai baten inguruan. Irailaren 22an, buruhandiak prest daudenean, herriko kaleetan zehar kalejira bat egiteko asmoa dago ‘Kabihandiak’ ekimenean  parte hartu duten guztiekin.

Tailerrei buruzko informazio gehiago jasotzeko edo aldez aurretik asistentzia konfirmatzeko helbide honetara idatzi dezakete interesdunek: kabia@errenteria.net.

No comments yet.

Utzi erantzuna