Irailaren 10etik 23ra Fanderiako Udal Igerilekua itxita egongo da garbiketak egiteko

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du, urtero bezala, Osasun Araudia betetzeko egiten ari diren hainbat garbiketa eta mantentze-lan direla eta, irailaren 10etik 23ra (biak barne) Fanderiako Udal Igerilekua itxita egongo dela.

Igerilekua erabat hustu eta garbitu egingo da, eta, horretaz gain, legionelosia prebenitzeko eta fumigatzeko lanak eta ohiko iturgintza eta igeltserotza lanak egingo dira.

Egun horietan Galtzarabordako Udal Kiroldegia ohiko ordutegian egongo da irekita, igerileku eta fitness zentroa zerbitzuak eskainiz. Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren bazkideek sarrera librea dute jarduera horietara.

Izen-emate eta ikastaroei buruzko kontsultak Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran egingo dira (Tfnoa.: 943.44.96.90).

Era berean, gogoratu nahi dizuegu Kaputxinoetako igerilekuetako udako denboraldia irailaren 9an (igandea) amaituko dela.