Udaltzaingoak bi lapur hirigintzako udal teknikari bezala etxeetan aurkezten direlaz ohartarazi du

Errenteriako Udaltzaingoak jakinarazten du bi gazte hirigintza-departamentuko udal teknikariak direla adieraziz, eta eraikinaren egitura ikuskatzen ari direla aitzakia tarteko jarrita, etxebizitzetara sartzen dira, eta horietako bat jabearekin hizketan gelditzen den bitartean, besteak dirua, bitxiak, eta abar ebasten ditu.

Horregatik hain zuzen ere, jakinarazten dugu Errenteriako Udala ez dela inolako bisita motarik egiten ari, eta beraz, herritarrei eskatzen diegu zalantzarik txikienarekin Udaltzaingora deitzeko (943-344343).