Errenteriako Udalak Errepublika garaiko azken korporazioa omentzeko ekitaldi bat burutuko du

Errenteriako Udalak Errepublika garaiko azken korporazioa omentzeko ekitaldi bat burutuko du irailaren 13an gogoratzeko “orduko Udalak legezkotasuna defendatu zuela historiara askatasunaren ukatzaile gisa pasa direnen aurrean”.

Ekitaldia arratsaldeko 19:00tan burutuko da Udalbatza Aretoan. Bertan, Mikel Zabaleta historialari errenteriarrak hitzaldi bat eskainiko du. Azken korporazioko kideen senideak parte hartzera gonbidatuta daude eta, modu berean, nahi duten hiritar guztiak azaltzeko aukera izango dute. Ekitaldian zehar plaka oroigarri bat jarriko da ere.

Askatasunarekiko konpromezua

Errekonozimendu honekin martxoko osoko-bilkuran udal talde político guztiek aho batez onartutako akordioa betetzen du, berreskuratuz “garai hartako alkate, zinegotzi eta funtzionarioen memoria, frankismoarekin moztuta geratu zen demokrazia aldiaren azken kate-maila”.

Horrela, egungo Udalak bere egin nahi du azken udal korporazio errepublikanoak “askatasunekiko zeukan konpromisoa, Paulino Garcia alkatea eta Florentino Loidi, Pío Echeverría, Juan José Urigoitia, Juan Michelena, Antonio García, Silvino López, Arturo Prieto, Marino Bermejo, Agustín Bagües, Serapio Mendarte (fusilatua), Niceto Goicoechea, Ascensión Lasa, José Ereño, Isidro Bengoechea eta Jose Antonio Picabea zinegotziek hartutakoa”.

Modu berean, tropa frankistak Errenterian sartu zirenean kargutik kendu zituzten 35 udal funtzionarioei eta hauek betetako lanari ere errekonozimendua egingo zaie.