Ikasturte berria hastear da Errenteria Musikal udal musika eta dantza eskolan

Datorren ostegunean, irailaren 13an, “Errenteria Musikal” udal musika eta dantza eskolan ikasturteari hasiera emango zaio. Horretarako, asteartean, irailaren 11n, musikako espezialitateren batean izena emana duten ikasleek ikastetxera joan behar dute musika-tresnaren klase ordua finkatzera, arratsaldeko 5etatik 8etara.

Dantzako, lengoaia musikaleko eta musika eta mugimenduko ordutegiak ekainean argitaratu ziren eta edonorentzat eskuragarri daude ikastetxean.

Txalaparta ikastaroa

Ikastetxearen eskaintza zabaltzeko asmoz, ikasturte honetan 12 orduko txalapartako ikastaroa eskainiko da. Ixiar Jauregi Loyartek emango du eta urriaren 2an hasi eta abenduaren 18an bukatuko da. Ikastaro honetan izena emateko interesa duen edonorkeskolako bulegoan egin beharko du izen ematea irailaren 21 baino lehen honako ordutegian: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 07:00etatik 14:30ak bitarte eta asteartetan eta ostegunetan 07:00etatik 17:30era bitarte.

Bestalde, jakinarazten dizuegu oraindik musika eta dantzako hainbat espezilitatetan lekua badagola eta musikan izena emateko gutxieneko adina 4 urtekoa dela eta dantzako espezialitatetan izena emateko, berriz, 6 urtekoa.