Auzoetako emakume elkarteek ikasturte berriko prestatu duten jarduera eskaintza aurkeztu dute

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek hastear dagoen 2012-2013 ikasturterako prestatu duten jarduera eskaintza aurkeztu dute. Ekintza hauek, “Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu” programaren baitan daude.

Programa honen bitartez diru-laguntza jasotzen dute euren lokaletan ekintzak antolatzeko eta, honez gain,  elkarrekin urtean zehar hainbat jarduera antolatzen dituzte: ikastaroak, martxoaren 8ko ospakizunak edo erakusketak dira hauetako batzuk.

Programan, urtero, 1000 emakume inguruk parte hartzen dute. Errenteriako Berdintasun Arloaketa emakumeen elkarteek emakume gehiagok parte hartzea nahiko lukete eta, horregatik, herriko emakume guztiak elkarteetan parte hartzera gonbidatzen dituzte.

Mota askotako jarduerak

Agustinetan, Alai emakume taldeak areto dantzak, pilates saioak, yoga eta gimnasia zein tai-chi jarduerak eskaintzen ditu.

Alabergako Ekinez Egin elkarteak beira lanak, joste tailerrak, oleo pintura, memoria tailerrak, mahai jokuak, eskulanak informatika eta areto dantzak egiteko aukera eskaintzen du.

Beraungo Erlontzi emakume taldeak pintura, yoga, mahai jokoak, pilates, sevillanak, areto dantzak eta eskulan saioak antolatu ditu.

Erdialdeko Patxiku Zelaia taldeak, berriz, pilates, gimnasia, euskal dantzak, yoga eta areto dantzak eskaintzen dituen programa bat osatu dute.

Gabierrotako Laguntasuna elkarteko emakumeek yoga, pilates, joste lanak, oleo pintura, areto dantzak, muxikoak, sukaldaritza, sabel dantza eta memoria saioak prestatu dituzte.

Galtzarabordako Gure Leku taldeak eho-ziri lanak, informatika, gimnasia, tai-chi, astronomia, joste lanak, mahai jokoak eta irakurketa idazketa jarduerak eskaintzen ditu.

Iztietako Gurekin taldeak gimnasia, joste lanak, dioterapia, yoga, tai-chi, reiki, brodatze lanak, areto dantzak, memoria eta aerobic saioak antolatu ditu.

Kaputxinoetako Gure Goizalde elkarteak bere aldetik, aerobic, pintura, gimnasia, hip-hop, areto dantzak, mahai jokoak, pilates, jazz, eskulanak eta euskara ikastaroak prestatu ditu.

Ondartxoko Bidexka emakume taldeak eskainitako jarduerak honakoak dira: brodatua makinaz, joste lanak, memoria eta dietoterapia, gimnasia, errusiar portselanak, eskulanak, bitxikeri diseinua, bainikak, eho-ziri lanak, dantzak eta sevillanak.

Olibeteko Itzatu taldeak aukeratutako jarduerak pilates, genero ikuspegia, antzerkia, dekorazio eta birziklapen jarduerak eta artearen historia dira.

Azkenik, Pontikako Lore-Toki emakume taldeak gimnasia, tai-chi, pilates, yoga, batuka eta zumba, joste lanak, memoria, euskal dantzak, areto dantzak eta mahai jokoak prestatu ditu.

Izen emateak

Irailaren 18, 19 eta 20ean izango dira izen emateak elkarteetan bertan, arratsaldeko 17:00tatik 19:00tara. Tailerren egutegia eta ordutegi zehatzak pdf dokumentu honetan kontsultatu daitezke.