Proba eskolak antolatu dituzte Galtzarabordako polikiroldegian

2012/2013 denboraldiko ikastaroak sustatzeko kanpainaren barruan hainbat “proba eskola” egingo dira Galtzarabordako Udal Kiroldegian abonatuta dauden pertsonei zein Errenteriako pertsona guztiei zuzenduak. Eskola horien helburua da udal kirol instalazioetan antolatzen diren ikastaro eta jarduera zuzenduen berri eman eta horiek probatzeko aukera eskaintzea.

Era horretan, interesatuek, Errenteriako Udal Kirol Patronatuko abonatuak izan ala ez, aukera izango dute hasiko den denboraldirako antolatu diren jarduera eta ikastaro zuzenduak ezagutzeko.

Egun berean hainbat eskola desberdin probatzeko aukera izateko, saioen iraupena 45 minutukoa izango da. Galtzarabordako instalazioak eskolak goizez zein arratsaldez eskaintzen ditu, astelehenetik ostiralera, irailaren 17tik (astelehena) 30era (osteguna) bitarte.

Parte-hartzea doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, baina eskolek gehienezko aforoa dute. Asteko eskola plana instalazioetan eta Udal Kirol Patronatuaren web orrian dago ikusgai.

Informazio gehiago Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren harreran (943.44.96.90)