Errenteriako Udal Euskaltegian izena emateko epea ostiralera arte zabalik egongo da

Errenteriako Udal Euskaltegian izena emateko epea irailaren 21a arte, ostirala, luzatuko da. Euskara ikasi edo ezagutza hobetzeko interesdunek edozein mailatan egin dezakete matrikula, goizeko edo arratsaldeko txandetan. Ikastaroak astean hamar ordukoak dira.

Izena Udal Euskaltegian (Miguel Zabaleta kalea, 14 ) eman daiteke 09:00tatik 13:00etara eta 16:00tatik 18:00tara. Informazio gehiago nahi izanez gero 943449680 zenbakira deitu dezakezute.

Anima zaitezte!