‘Oroitzen naiz’ dantza ikuskizunaren emanaldia izango da igandean Errenterian

Malandain Ballet Biarritz eta Euskal Kultur Erakundeak elkarlanean sortu duten Oroitzen naiz ikuskizuna eskainiko da igandean (irailak 23) Errenteria Hiria Kulturgunean, arratsaldeko 19:00tan.

Euskal Herriko dantzaren hiru jeinuren eskutik iristen zaigun ikuskizuna da Oroitzen naiz, haien gorputzen egiatasunean oinarrituta indarrez eta itxaropenez betetako mezua helaraziko digute.

Emanaldi honetan, Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90 urte) eta Koldo Zabala (75 urte) elkarrekin Mizel Théretek zuzenduko duen eta bakarra den koreografia bat burutzen ikusi ahal izango dira. Hiruek eskaini diote bizitza dantzari (eta hortaz, euskal kulturari), eta buru eta bihotz ekin diote, oraindik ere haien barruan dirauen ‘su sakratu’ batek bultzatuta.

Obra intimista hau, geldoa eta samurtasunez betea, keinu minimalistetan oinarritzen da. Hiru dantzariak eszenatokian zehar ibiliko dira, hainbat dantza pausu emango dituzte, azaldu egingo dira, haiei buruz hitz egingo digute eta bata bestearen babesa bilatuko dute. Sorkuntzaren gai nagusia dantzariaren gorputzean eta gorputz-memoriaren zahartzea izango da.

Sarrerak

Sarrerak jada eskuratu daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatiletan. Sarreren prezioa: 9 euro sarrera orokorra eta 7€ euro gazte txartelarekin eta 65 urtetik gorakoentzat. Lehiatilak astearte, ostegun eta ostiraletan 18:00tatik 20:00tara egongo dira zabalik eta asteazkenetan 11:00tatik 13:00tara. Emanaldiaren egunean saioa hasi baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira plazak geratzen badira.