Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkarteak bazkide guztiei jakinarazi nahi die irailaren 20an, 17:30ean, izango dela ikasturte hasierako jaia. Bertan, urria hasieran martxan jarriko diren jarduerei buruzko informazioa emango da.
Jarduera horietan matrikulatzeko egunak irailaren 24 eta 25 izango dira, 16:00etatik 18:00etara.
2012-2013 ikasturteko jarduerei buruzko informazioa emateaz gain, bingo partida eta meriendatxoa ere antolatu dira.