Gipuzkoako Aldundiak bilera irekia burutuko du Merkatuzarren astelehenean

Irailaren 24ean, astelehena, arratsaldeko 19:00etan  eskualdeko bilera irekia burutuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Errenterian, Merkatuzarren, eskualdeen egoeraz eta Aldundiaren asmoez jarduteko.

Bilera hau Herritarrekin egitasmoaren barne kokatzen da eta bertan erakunde foralaren ordezkaritza batek hartuko du parte, Martin Garitano diputatu nagusia buru.

Eztabaida taldeak

Bi talde sortuko dira bi gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko: Gizarte Politika taldea eta Garapen Ekonomikoa eta Fiskalitatea taldea.

Herritarrek talde batetan parte hartzeko aukera izango dute bere iritziak azaldu eta etorkizunean nolako Gipuzkoa nahi duten adierazteko.