Badator Ezetz Asmatu! Lehiaketa dibertigarriaren 4. edizioa

 Errenteriako Euskara Departamentuak eta Errenkoalde elkarteak elkarlanean abian jarri dute “Ezetz asmatu!” Internet bidezko lehiaketaren 4. edizioa.

“Ezetz asmatu!” Errenteriako Udalak duen toponimiari buruzko “Herria Ezagutzen” izeneko webgunearen atal bat da. Bertan ageri diren test moduko galderen helburua da Errenteriako toponimiaren inguruan norberak duen ezagutzaz jabetzea eta, bide batez, ezagutza areagotzea.

Horrez gain, lehiaketa honek beste bi helburu ditu: batetik, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzea eta, bestetik, egungo gizartean hain garrantzitsuak diren teknologia berriak bultzatzea.

Aurreko edizioetan bezalaxe, Errenkoalde elkarteak 50€-ko erosketa txartela emango dio irabazleari, elkartearen kide diren herriko dendetan erabil dezan.

“Ezetz asmatu!” lehiaketaren 4. edizioa azaroaren 23a arte egongo da martxan eta hilaren 26an, zozketa bidez, aukeratuko da irabazlearen izena parte hartu duten guztien artean.

Irabazlearen izena azaroaren 30ean emango da aditzera.

Lehiaketan parte hartzeko helbidea: www.ondarea-errenteria.net/euskara