Andre y Dorine, Kulunkaren ikuskizuna Errenteria Hiria Kulturgunean

Datorren igandean, urriak 7, Kulunka Teatroak ANDRE Y DORINE , maskara eta keinu bidezko antzezlana eskainiko du arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak, beti bezala, 9 €-an izango dira orokorrak eta 7 €-an gazte txartela dutenentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. 

Andre eta Dorinek zahartzaroan den bikote berezia osatzen dute. Umorez, aurre egiten diote eguneroko errutinari, baina Alzheimerrak beren bizitzak goitik behera aldatzen ditu. Hortik aurrera, memoriari eta oroitzapenei eusteko, Andrek bere bizipenak idazteari ekingo dio. Gaitzak aurrera egin ahala, bien arteko harremanak norabide berria hartuko du.

Andre y Dorine emanaldia orain bi urte estrainatu zen Torrejon de Ardozen, eta nazioarte mailako hainbat jaialditan emana izan da, Kolonbian eta Nepalen, esaterako. Kulunka Teatro konpainia 2009an sortu zuten Garbiñe Insausti eta Jose Dault artista gazte baina eskarmentudunek. Antzerki bizia, egunerokotasun handikoa, eta errealitateari lotua egiten dute. 

Sarrerak jada eskuratu daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatiletan. Lehiatilak astearte, ostegun eta ostiraletan 18:00tatik 20:00tara egongo dira zabalik eta asteazkenetan 11:00tatik 13:00tara. Emanaldiaren egunean saioa hasi baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira plazak geratzen badira.