Komunikazioa Euskaraz klaseak berriro martxan

Udako oporraldiaren ondoren, Banaiz Bagara Elkarteak eta Errenteriako Euskara Departamentuak martxan jarri dituzte berriro euskara ikasteko saioak.

Klaseak astean behin edo bitan izaten dira. Bertan, euskara era sinplean ikasten da, egunero topatu daitezken egoeren aurrean euskaraz egin ahal izateko, bai lagun artean, bai kalean eta baita lanean ere. Saio hauek ere euskaraz ikasten ari diren haurren gurasoentzat zuzenduak daude, horrela beren seme-alabek ikasketetan nagusia duten hizkuntzari buruz ezagutza handituko baitute.

Gure taldeen beste ezaugarria parte hartzaileen jatorri desberdina da. Horrek kultur aniztasunean eragiten du eta horrek elkarren arteko bizitzan aberasten gaitu, munduko hainbat kultura eta hizkuntza batzen ditugu euskara lotura nagusia izanik. Taldeetan parte hartzea herrialde eta lurralde desberdinetako pertsonei zuzendua dago bereziki, halere edonork hartu dezake parte.

Ikas saioetan, Euskal Kulturak garrantzi handia du, eta euskal kantak eta dantzak lantzen ditugu, jaietan parte hartuz eta topaketa kolektiboak antolatuz.

Parte hartzea doakoa da eta ez da ezagutza mailarik eskatzen.

Errenterian aurkituko gaituzue astelehenero, 16:30etik 17:30era, Lau Haizetara euskara elkartearen egoitzan, Topo geltokiaren aurrean.