Errenteriako Ingurumenaren Aholku Kontseiluak (IAK) Sasietako Mankomunitatea eta Oiatzun bisitatu ditu

Urriaren 2an, asteartean, Errenteriako IAK-ko kideak eta udalaren bi ordezkari politikok lehen eskutik ezagutu zuten hiru sistema ezberdinen esperientzia, hiri hondakin solidoen udal bilketarako. Aholku Kontseiluan gizarte erakundeek, auzo elkarteek , ekologia taldeek eta ordekari politikoek, besteak beste, bat egiten dute. IAK-k hasiera eman dio parte hartzeko prozesu publiko bati. Prozesua Udalari egindako proposamenarekin amaituko da, Errenteriako hondakinak birziklatzeko tasak areagotzea hobetzearren. Sasietako Mankomunitateko gerentea eta Itsasondoko Udalaren ordezkari bat azalpenak egiteaz arduratu ziren, Batetik, Itsasondoko bilketa sistema mistoa ezartzeko prozesua (errefusa zatia atez ate, eta materia o organikoa bide publikoan jarritako zaborrontzi marroian, bestetik, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian jasotako datuak, non horietan erabiltzen den kolore marroiko 5. zaborrontzia. 

Mankomunitateko gerenteak positiboki baloratu zituen Itsasondon lorturiko datuak. Han lortu dute gaikako bilketa % 92 izatea. Dena den, borondatezko sistema izanik, baieztatu dute Itsasondoko familien % 75ek soilik parte hartzen duela bilketa sistema berrian (herriak 675 biztanle ditu). Era berean, eskualdean konprobatu dute 5. zaborrontziak funtzionatzen duen herrietan, abiapuntu egoeratik aztertuta, birziklatzea % 10 igo dela (gaikako bilketa % 43-46koa da). 

Beste aldetik, bi aditu horien iritziz, sistema mistoa, agian, ezin da estrapolatu beste herri batzuetara. Dena den, baieztatu dute interesgarria izan daitekeela Errenteriarako, eta era horretan hasiko litzateke etxez etxe hondakin organikoen eta hondar zatiaren bilketa. 

Oiartzunen, Oihan Tello zinegotziak bisitarientzako argitu zituen Oiartzungo atez ateko bilketa sistemaren ezaugarriak. Besteak beste, aipatu zuen, gutxi barru, aurre egin beharko diotela industrialdeetan bilketa sistema hori zabaltzeko erronkari. Izan ere, gaur egun, atez ateko sistemaren bidez etxeetako, komertzio txikietako eta taberna/jatetxeetako hondakin solidoak biltzen dira. Horrela, bada, udal ordezkariak nabarmendu zuen sistema horri esker Oiartzunen gaikako bilketan eta birziklatzean % 80ko maila lortu dutela, eta, horrez gain, aurreikusi dute beste igoera bat izango dela, landa eremuetan masak biltzeko lurpeko zaborrontziak kentzen dituztenean. 

Aholku Kontseiluak Udazkenean berriro bilerak egingo ditu Errenteriako hondakinen masa bilketaren gaurko arazoari konponbideak aztertzearren.