Aurrerapena: 2013ko Aurrekontuak Parte Hartzaileak izango dira

“Errenteriarron Aurrekontuak” izenarekin, Errenteriako Udalak prozesu parte hartzailea irekiko du 2013ko aurrekontuak herritarren ekarpenarekin osatzeko. Laster izango da gai honen gaineko informazio gehiago. Udaleko arduradunek “Aurrekontuak Errenterian urtean zehar hartzen den erabaki garrantzitsuenetakoa” dela adierazi dute, eta parte hartze zabalerako deia egin dute.