Errenteriako dantzariak Victoria Eugenian urriaren 18an 20:00etan

Kategoria gabe 2012-10-05 | 0

Anakrusa Taldeak, Tempus-i eta Insitu ikuskizunen entsegu irekia eskainiko du Victoria Eugenia Klub aretoan. Eneko Gil, Iñigo Ortega eta Noemi Vianak ikusleekin euren lanen sormen prozesua partekatuko dute, koreografien pasarteak erakutsiz eta nondik norakoak azalduz. Konpainiaren sormen artistikoaren prozesua ezagutu eta biziki partekatzeko aukera paregabea izango da.

Sarrera dohainik izango da. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da ballett@donostia.org helbide elektronikoan izena ematea. Izena ematen duen pertsona bakoitzak, sarrera bana eskuratuko du. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna