Ludoteka eta Gaztelekuak indar eta eskaintza bete datoz

Kategoria gabe 2012-10-09 | 0

Udako oporraldiaren ostean, Errenteriako Udal Ludoteka eta Gaztelekuak kurtso hasierari ekingo diote ekintza eta proiektu ezberdinen bitartez heziketa helburu ezberdinak jorratuz.

Alde batetik, ludotekak 2.000 eta 2.006. urtean jaiotako haurrei zuzenduta daude; bertan tailer, mahai joko, zuzendutako jokoetan… parte har dezakete. Gainera, ludotekako hainbat materialekin mailegu zerbitzua eskeintzen zaie bazkide guztiei.

Izen-ematea edozein ludoteketan egin daiteke (Gabierrota, Markola, Agustinak, Kaputxinoak, Beraun edo Erdigunea) eta abenduaren 31a arte ordaindu beharreko kuota 20 eurokoa da, familia ugariek %50aren hobaria izango dute eta seme-alaba bat baino gehiago duten familiek %20aren hobaria.

Ludotekak astelehenetik ostiralera 17,30tatik 19,30tara irekiak daude.

Gaztelekuei dagokionez, 12-13 urtetik aurrerako gazteei zuzendutako ekintzak antolatzen dituzte, non ekintzen programaketa oso zabala eskeintzen den (egurreko jokoen sorkuntza, laburmetraien tailerra, Gaztelu Beldurgarriaren antolaketa…).

Izen-ematea Gabierrota eta Berauneko Gaztelekuetan egin daiteke, sarrera doakoa delarik. Irekiera ordutegia asteazkenetik larunbatera 17,30tatik 20,30tara da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Errenteriako Gazte Informazio Bulegoan galdetu daiteke.

No comments yet.

Utzi erantzuna