Kabia prozesuaren balorazioa egingo dute gaur Merkatuzarren

Auzolana | Partehartzea 2012-10-17 | 0

Kabia Espazio Kreaktiboa joan da Pontikatik baina gune honetan gertatutako prozesuan parte hartu dutenek eta bere koordinazio taldeak lanean jarraitzeko asmo irmoa dute. “Egia esan Kabiarekin asko ikasi eta gozatzeko aukera izan dugu, baina orain balorazioa egiteko ordua da eta aurrera begirako pausoak markatzekoa. Hau ere Kabiaren prozesu eta antolaketa guztia bezala herritarrekin batera egin nahi dugu. Horregatik herritarrek dituzten hobetzekoak, ideia berriak eta planteamenduak ezagutu nahi genituzke, aurrera begirakoetan kontuan izateko”, azaldu dute egitasmoa bultzatu dutenek.

Laister ekimenen memoria bat zabalduko dute, egin den guztia gogoratzeko, baina ekimen honetan murgildu direnentzat “hori baino garrantzitsuagoa da herritarren bizipenak ezagutzea eta aurrera begira jartzea”. Horretarako urriaren 17, asteazkena 19:00tan Merkatuzarren geratuko dira bilera bat egiteko, Julen Mendoza alkatearekin batera, Kabiaren ekimenetan parte hartu duten hainbat pertsonarekin, guztien artean balorazioa egiteko.

Kabihandiak auzo elkarteen esku

Jakingo duzuen moduan, azken asteotan, Kabia Espazio Kreaktiboan burututako jardueren barruan, buruhandiak edo “kabihandiak” egiteko tailer irekia egin zen. Hori horrela, zera jakinarazi nahi dute ekimen honen bultzatzaileek: buruhandi hauek auzo elkarteen esku daudela hain zuzen, bidezkoa ikusten dutenean, hau da, auzoko jaietan edo auzoko beste edozein ekitaldietan, batez ere txikiei zuzendurikoetan, erabiltzeko.

Horrezaz gain, jakinarazten dute buruhandi edo “kabihandi” hauek Biteri Txiki kaleko Maza lokalean egongo direla ikusgai, gero, erabiltzen ez diren bitartean, berriz, Gaztaño auzoan egongo dira “lo”.

No comments yet.

Utzi erantzuna