Udalak eta Fiare Banku Etikoak hitzarmena sinatuko dute asteazkenean

Datorren asteazkenean, urriak 24, Errenteriako pleno aretoan Udal honen eta Fiare banku Etikoaren arteko hitzarmena sinatuko da. Ekitaldia 12:00tan burutuko da eta bertan izango dira Julen Mendoza alkatea eta Peru Sasia Fiare Banku Etikoko zuzendaria.

“Gizarte zuzenago baten aldeko baloreak dituen ekonomia eraikitzeko finantzen merkatuaren barruan bestelako aukerak sortu nahi dituzten pertsona eta erakundeen sarea” da Fiare. Sinaduraren ekitaldian sare honen talde lokaleko kideak ere bertan izango dira.