‘Printzea eta Ahatea’ Teatro Gorakadaren ikuskizuna Kulturgunean

Teatro Gorakadak, datorren ostiralean, urriak 26, ‘Printzea eta ahatea’ 3 urtetik gorako haurrentzako txontxongilo ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak,3€-an izango dira .

Honako hau istorio ttipia da; hain ttipia da ze, berori kontatzeko gaztelu bat, zuhaitz bat eta etxe bat besterik ez da behar.

Baina istorio ttipi honek kontu handiez hitz egiten du. Bertan, elkarbanatzeko eta jolasteko lagun bat edukitzea baino gauza dibertigarriagorik ez dagoela ohartuko dira bi pertsonai ttipiak. Eta lagun bat edukitzea baino gauza handiagorik ez dagoela konturatuko dira.

Sarrerak

Lehiatilak astearte, ostegun eta ostiraletan 18:00tatik 20:00tara egongo dira zabalik eta asteazkenetan 11:00tatik 13:00tara. Emanaldiaren egunean saioa hasi baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira plazak geratzen badira.