Udalak Berdintasun Planaren ebaluaketa bilerara gonbidatzen ditu hiritarrak

Errenteriako udalak 2008-2012 urteetarako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana egin eta martxan jarri zuen. Planean jaso ziran urte horietan zehar genero-desberdintasunak desagerrarazteko egin beharreko jarduerak eta ekintza positiboak.

Dagoeneko Planaren iraunaldia amaitzear dago eta Planaren ebaluaketa egin eta hurrengo urteetarako erronkak definitu beharrean gaude.

Horretarako, hausnarketa saio batera gonbidatu nahi zaitugu. Saio honetan Errenteriako Udalak berdintasun gaietan aurrera begirako lan-ildoak eta landu behar dituen alderdiak zeintzuk diren identifikatu nahi ditugu. Hausnarketa saioa azaroaren 7an, izango da, 18:00etatik 21:00etara, Xenpelar Etxean.

Zure parte-hartzea konfirmatzeko Berdintasun arloarekin harremanetan jarri behar duzu, 943 449 576 telefonora deituz edo berdintasuna@errenteria.net helbidera e-mail bat bidaliz, azaroaren 5a baino lehen.