APPLE LOVE dantza- ikuskizuna igande honetan emango dute Errenterian

Iker Gomezek zuzenduriko “APPLE LOVE” dantza-ikuskizuna ikusi ahal izango dugu igande honetan, azaroak 18, Errenteriako Kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan.

Emanaldia dantza, antzerkia, bideo eskeniko bikoitza eta bideo-musikak osatuko dute, AMODIO OSOAri buruzko konferentzia-erakustaldi bat da.APPLE LOVEn kantari batek, bi bertsolarik eta bost musika-bideoek jardungo dute, horiek osatzen dutelako pertsonai nagusia: AMODIO OSOA bilatu nahi duen ikertzailea, hain zuzen ere.

Jakina den moduan amodioa gai zabala da, unibertsala eta mila aldiz interpretatua, taularatua eta aztertua izan dena bai arte arlotik, filosofia, erligio edo zientzia aldetik. Esan liteke hainbestekoa dela gai horren inguruko informazio-kopurua, irudiak eta gizartean dauden erreferentziak, ia-ia ezinezkoa zaigula “amodioa” era nabarmen batean definitzea.

Sarrerak

Sarrerak jada eskuratu daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatiletan. Sarreren prezioa: 9 euro sarrera orokorra eta 7€ euro gazte txartelarekin eta 65 urtetik gorakoentzat. Lehiatilak, ostegun eta ostiralean 18:00tatik 20:00tara egongo dira zabalik eta gaur asteazkena 11:00tatik 13:00tara. Emanaldiaren egunean saioa hasi baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira plazak geratzen badira.