Errenteria 2025 plan estrategikoaren webgunea abian

Ehunka herritar ari dira Errenteria 2025 Plan Estrategikoan lanean. Prozesu ireki eta parte hartzaile honek erabakiko du gure herriak hartuko duen norabidea datozen urteetan. Hasieran baino ez bagaude ere, orain arteko bilerak arrakastatsuak izan dira oso, jende kopuruari nahiz ekarpenen mailari dagokienean.

Prozesu osoaren informazioa www.errenteria2025.net web gunean jarraitu ahal izango da: berriak, agenda, dokumentazioa, parte hartzeko aukerak eta abar. Plan Estrategikoaren arduradunek dei egin diete herritarrei euren ekarpenak egitera.