“Oarsoaldea: etorkizunera begirada iragana erreparatuz” partehartze gunea, gaurtik martxan

Hezizerb Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin, “OARSOALDEA; ETORKIZUNERA BEGIRADA IRAGANA ERREPARATUZ”, PARTEHARTZEGUNE PROIEKTUA garatuko du.

Proiektu honek, Oarsoaldea inguruan gazte parte-hartzea sustatzeko proiektua izan nahi du eta Errenteria eta eskualdeko gazteei eta biztanleriari oroar zuzenduta dago. Proiektu honen beste helbuak belaunaldi-arteko erlazioak bultzatzea modu sortzaileen bitartez izanik, lau ekintza antolatu dira:

Azaroaren 15ean: Foruen Plazan,17:30etatik19:30etara, Topaketara, elkarrizketara eta parte-hartzera gonbidatzen duen gune bat sortuko da, proiektuaren gaiarekin loturiko apainketa eta giropena eginez .

Azaroaren 17an: Merkatuzarrean, 10:00etatik13:00etara, formazio irekiaren jardunaldia: “Partehartzean hezitzeko metodologi praktikoa” irakasle, begirale-dinamizatzaile, elkarteko kideei, teknikari eta gizarte eragileei zuzenduta.

Azaroaren 24an: Foruen Plazan, 11:00etatik13:00etara memoria historikoa berreskuratzeko ekintza irekia. Belaunaldi ezberdineko pertsonak garaiko eta egungo argazkien bitaztez Errenteriako eboluzioaz ohartu.

Abenduaren 1ean Foruen Plazan, 11:00etatik 13:30etara “Oarsoaldea etorkizunera begirada” tituluarekin gertuko etorkizuna eta urrutiko etorkizuna irudikatzea da ekintza honen helburua . Gaiarekin erlazionatuz kultur adierazpen hiritarrak eta performance bat egingo da.