Hilzorian daudenen senideentzako jardunaldi irekiak

Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak taldeak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzaz, hilzorian daudenen inguruko familientzako prestakuntza eta emozio euskarrien II. jardunaldiak egingo dira datorren azaroaren 27an, 16:45etik aurrera, Reyna aretoan.

Antolatzaileek azaldu duetenz, hauek dira jardunaldien helburuak: Azken aldian dauden gaixoen bizi kalitatea hobetzea; azken aldian dauden gaixoen familiakoen arretan laguntzea zaintzaileen prestakuntza on baten bidez, erreakzioak eta arazo nagusiak;gure komunitatean dauden baliabideen berri ematea gaixotasunean eta doluan zehar gaixoei eta familiakoei laguntzeko; azken aldian dauden gaixoei eta familiakoei laguntzeko boluntarioen parte-hartzea bideratzea.

Hauxe da jardunaldirako prestatu duten egitaraua:

4:45-5:00 Jardunaldiei hasiera eman eta materialak banatzea

5:00-5:30 Gaixoaren zainketa antolatzea. Vázquez. Lizentziatua, Erizaina. Psikologoa

5:30-6:00 Gaixoaren bizitzaren azken aldiaren beharrak. Jesús Fernández. Psikologoa

6:00- 6:15 Mahai-ingurua

6:15-7:00 Nutrizioa bizitzaren azken aldian. Nerea Suárez. Enfermera

7:00-7:-45 Bizitzaren azken aldian aldez aurretik adierazitako Azken Nahien garrantzia. Eduardo Clavé.

7:45- 8:00. Mahai-ingurua eta jardunaldien amaieran egiaztagirien banaketa

Izena emateko antolatzaileek duten Donostiako egoitzan egin daiteke, (Juan XXIII kalea 6, 3. ) , edo web helbide hauetan http://www.sovpal.org http://www.paliativossinfronteras.com Telefonoa ere badute: 943.397773. Sarrera erabat librea da.