Desjabetzeen inguruko mozioa aho batez onartu zen

Atzoko Udalbatzarra, Julen Mendoza alkateak adierazi zuenez, urteko motzena izan zen. Azpimarragarria izan zen alderdi guztiek bat egin izana desjabetze edo desauzioen gaian. Stop Desahucios! plataformako kideek hitza hartu eta gaiaren inguruko euren ikuspuntua adierazi zuten.