Mendi eta Ingurumen Departamentua, pozik Alkateen Itunarekin

Mendi eta Ingurumeneko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek  adierazi du bere poza Errenteriako Udalak bat egin duelako tokiko energia iraunkorrari buruzko Alkateen Itunarekin, iragan asteartean Udalbatzak, aho batez, onartu zuelako. Ohar hau zabaldu du:

Europa Batasunak klima-aldaketa eta energiari buruz, 2008an, hartutako neurriak direla-eta, Europako Batzordeak Alkateen Ituna deituriko ekimena aurkeztu zuen, hain zuzen tokiko agintariak energia iraunkorreko politikak aplikatzeko garaian babesa emateko eta ahalegina sostengatzeko. Honek, ezaugarri bereziak dituelako (EBren helburuak betetzearen inguruan tokiko eta eskualdeko ekintzaileak mugitu dituen ekimen bakarra izan delako) europear erakundeek Alkateen Ituna gobernatzeko eredu berezi gisa defendatzen dute.

Tokiko energia iraunkorra baten aldeko Alkateen Ituna erakundeen konpromiso garrantzitsua da, udalerriek sinatu dutena Europako Batzordeak CO2 isurketak % 20 murriztu nahian -energia-eraginkortasuna % 20 hobetuz eta Udalaren energia berriztagarriaren eskaria % 20 hornituz- 2020rako ezarritako helburuak baino harago joateko egin delako. Ituna Europako 3.700 udalerrik baino gehiagok sinatu dute, baita 17 euskal udalerrik, horietatik 8 Gipuzkoakoak.

Errenteriak orain hartu duen konpromiso hau aldez aurretik eginiko lan bati eskar izan da. Horrela lehendik hainbat ekintza burutu izan dira, horietako asko energiaren gobernu-organoek (EEE, CADEM edo IDAE) bultzatuta: Esaterako: isolamenduak egin dira kanpoko zurgin-lana eta inguratze-termikoekin, galdara-berritzeak, barneko eta kanpoko argiteria-aldaketak, kogenerazio-instalakuntzak, eguzki-energia fotovoltaikoa, etab… Jarduketa hauek direla medio hobetu dira Udalaren zerbitzu-arloari lotuta dauden ondorengo instalakuntzak eta eraikinak: ikastetxeak, gaztetxoen aterpetxea, Aiako Harria parkeko informazio-bulegoa (Natura 2000), kiroldegia, adinekoen egoitza…

Ituna sinatu duten udalerriek konpromisoa hartu dute ezarritako helburuak erdiesteko, horretarako Energia Iraunkorrerako Ekintza-plan (EIEP) batean definituriko ekintza abian jarriko dituzte. Plan horren bidez ezarriko dira martxan energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriak, mugikortasuna, hondakinak eta bestelako edozein ekintza herrian energia-kontsumoa murrizteko.

Azkenik gehiago jakin nahi duena ondoko web-orria ikus dezan gonbidatzen dut:

http://www.pactodelosalcaldes.eu