Don Bosco, aitzindari estatu mailako ikerketa batean

Klima diferentziatuetan geotermia eta aerotermiako Energia-Eraginkortasunaren portaerari buruzko lehenbiziko proiektu eta ikerketaren aurkezpena egin zuten joan den ostiralean DON BOSCO GLHBIko Geotermia eta Aerotermiako Ikasgelan. Estatuko hiru Lanbide-heziketako zentrok burututako lehenengo ikerketa da, batera gauzatuta eta Europako funtsekin, Don Bosco GLHBI delarik euskal ordezkari bakarra.

Parte hartu zuten:

Nicolás Sagarzazu: Don Bosco GLHBIko Zuzendariak, José Antonio Goikoetxea: Don Bosco GLHBIko Hotz eta Beroa Sailako Arduradunak, Iñigo Aldekoa-Otalora: Vaillant Energia-eraginkortasuna Zerbitzuetako Arduradunak. Iñaki Bolea: Vaillanteko Ipar Ordezkaritzako energia berriztagarrietako Arduradunak.