Agustinetako auzoak web orrialde berria du

Agustinetako auzotar batzuen ekimenez, web orrialde berria sortu da Agustinak auzoan: http://www.agustinakauzoelkartea.com Agustinetako Auzo Elkartearen babesarekin, auzoko berri emango dute bertatik. Festetako eta beste hainbat ekimenetako irudiak ere aurki daitezke orrialdean, baita agenda eta informazio interesgarria ere. Ekimenaren sustatzaileek auzotarrak animatu dituzte denon artean tresna hau handitzen eta indartzen joan dadin. Beste auzoentzat ere eredu izan daitekeen web orrialdearen berriak herribizian ere ikusgai izango dira, eta facebooken ere jarraitu ahal dira.