Errenteriako haur liburutegian, Edurne Zuri eta zazpi ipotxak lehiaketa

Zoragarri pasatzeko eta sari polit bat irabazteko aukera eskaintzen du lehiaketa honek. Egin behar den bakarra, Edurne Zuri eta zazpi ipotxak liburua irakurri, eta ipotx bakoitzari izen bat jartzea da. Hori bai, Errenteriako Haur eta Gazte Liburutegiko blogean parte hartu beharra dago. Irakurri bertan lehiaketaren gaineko informazioa eta animatu zuen txikiak parte hartzera!