Giza eskubideen nazioarteko eguna oroitzeko adierazpen instituzionala

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, alderdi politiko guztien adostasunarekin onartutako adierazpena:

“Abenduaren 10ean ospatuko da Giza eskubideen Nazioarteko Eguna, 1948an NBEren Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuela oroitzeko.

Mende erditik gora pasatu ondoren, egun horrek inoiz baino indar handiagoa du, eta, era berean, hura oroitzea beharrezko izaten jarraitzen du, munduan zehar izugarri ugaritu baitira gertatzen diren eskubideen zapalketak eta bortxaketak.

Udalak aitzindari eta eredu izan dira urte askotan giza eskubideak babesten, bakearen kulturan eta herritarren parte-hartzearekin batera lan egiten. Horrela, hainbat arlotatik, bereziki hezkuntzatik, gure herriak eta hiriak hezi ditugu aniztasunaren balioetan, herritarrak libreak, bakezaleak eta bestelakoak direnak errespetatzen dutenak eta edozein indarkeria motatako eta intolerantziaren biktimekin solidarioak izateko.

 

Oinarrizkotzat jotzen dugu Giza Eskubideen eta biktima guztien alde lan egitea, udalen aitzindari eta sustatzaile lanetik abiatuta.

Keinuen politika izugarri garrantzitsua da eta tartean sarturiko alde guztiek urratsak eman behar dituzte, urte luzeetan pertsona, familia, entitate eta talde askori eragindako kalteak arintzea lortu eta ahalbideratzearren. Era horretan, adosturiko konponbideak aurkituko ditugu, euskaldunon artean bizikidetza baketsua eta demokratikoa indartzen lagunduko dutenak, ideien aniztasuna, giza eskubideak babestea eta biktima guztiak onartu eta kontuan hartzea errespetatuz

 

Udalak aitzindari izan behar du bakearen Kultura babesten eta balioen hezkuntzan, hala nola biktima guztiekiko solidaritatean, memoria historikoaren berreskurapenean eta giza eskubideen babesean eta gizarte-egoera ahuleko pertsona eta taldeak kontuak hartuz, bereziki krisi egoerako une hauetan abusuak, bidegabekeria eta ekonomia, gizarte eta kultua desberdintasunak handitzen ari baitira.

Bestalde, ezin dugu ahaztu krisi larri hau eskubide sozialak zapaltzen ari dela, eta, gainera egoera lazgarria sortzen ari dela. Krisiaren aitzakian langileek lan merkatuan duten estatusa zapaltzen ari dira, eta are gehiago, lanak ez du babesten bazterketa sozialetik. Nabarmentzekoa da pobreziaren atariaren azpitik bizi diren langileak gero eta gehiago direla.

Baina, zalantzarik gabe, langabetuak dira alde okerrena erakusten dutenak, langabetu eta inolako prestaziorik kobratzen ez dutenen kopurua etengabe gora baitoa. Lanerako eskubidea ameskeria hutsa da. Krisia hasi zenetik 400.000 familiatik gora izan dira etxe kaleratzeak izan dituztenak, kopuru izugarri larria. Eta, konponbide egokirik ez da aurkezten oinarrizko eskubidea bete dadin: etxebizitza duina izatea

Hortaz, azaldutakoa guztia kontuan hartuta, Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak aho batez honakoa onartu du

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

1.- Errenteriako Udala adierazi nahi du borondate irmoa eta konpromisoa duela instituzio eredua izateko giza eskubideen defentsa aktibo, bakearen kultura, balioen hezkuntza eta solidaritate eta indarkeriaren biktima guztien onarpenean.

2.- Errenteriako Udala, Giza eskubideen Nazioarteko Egunaren dela eta, solidaritatea erakutsi nahi du eta indarkeriaren eta giza eskubideen edozein urraketa izan dituzten biktima guztiak onartu.

3-. Errenteriako Udalak aintzakotzat hartzen du, abenduaren 10a bezalako egun batean, gizarteak ezinbesteko eskakizun gisa planteatu behar duela giza eskubideak betetzea, eta, salatu behar dela krisiaren aitzakian ezkutatuta irudikatzen ari direla itxaropenik gabeko etorkizuna, beldurrez eta frustrazioz betea. Halakorik ez izatea, guztion esku dago. Horregatik, Errenteriako Udalak berretsi nahi du pertsona guztiontzako giza eskubideak babesteko konpromisoa.”