2013ko aurrekontuen proposamenaren aurkezpen publikoa

Astelehen honetan, hilak 17, 18:30ean Merkatuzarren egingo du Errenteriako Udalaren Gobernuak 2013rako aurrekontuen proposamena. Bertako kideek adierazi dutenez, aurkezpenaren helburua “herritarrek egiten den proposamenaren berri zuzenean izatea ” da. Aurten, herritar askok parte hartu duten prozesu batean oinarritu dira aurrekontuak. Azalpen guztiak eta herritarren galdera guztiak erantzungo dituztela azaldu du Julen Mendoza alkateak. “Aurrekontuok parte hartze bidean eman nahi ditugun pausuetan lehenak izan dira. Saiakera xumea baina jarraipena emango zaiona, eta sakonduko duguna”, esan du. Udal Gobernuko kideek dei egin diete herritar guztiei parte hartzera.