Belaunaldien arteko I. ibilaldia, larunbat honetan

Errenteriako jubilatu elkarteek belaunaldien arteko goizeko lehen irtenaldia antolatu dute, abenduaren 15ean (larunbata).Urte askotan antolatu izan dira goizeko irteerak, eta arrakasta handia izaten dute gure herriko jubilatu elkarteetako bazkideen artean.Horrelako jarduerek ariketa fisikoa egitea sustatzen dute, eta, baita gure inguru ezaguna ezagutzea ere.

Oraingo honetan ekimenaren aldeko apustua da irtenaldi horietaz gozatzea ondoko pertsona gazteagoekin, hau da, seme-alabekin, bilobekin.Txangoa Irugurutzetako Labeetara izango da. Leku hori Aiako Harria Natur Parkean dago.Interesaturik daudenak Topoko geltokian bilduko dira, 08:50ean.