III. Mariasun Landa sariak, Berdintasun Kontseiluak antolatuta

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak hirugarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira,

Emakumezkoen begirada, lanik onena: 350 € (emakumezkoek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da)

Emakumezkoei begirada, lanik onena: 350 € (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Bi idazlan irabazleak gainera, 2013ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Lanak ERRENTERIAKO UDALERA (Erregistrora) helarazi beharko dira 2013ko urtarrilaren 31 bitartean (epe hau barne).

Sarietako oinarriak ezagutzeko egin klik hemen.