“Errenteria XVI. mende hasieran: merkataritza eta gizartea”

Bildumaren 24. zenbakia ale monografikoa da, zehazki, Iago Irijoa Cortés eta David Martín Sánchez-en Errenteria XVI. mende hasieran: merkataritza eta gizartea jasotzen duena.

Beste urtetan bezala, 400 ale argitaratu dira. Banaketa Elkarrek egingo du, baina Udal Artxiboan ere eskuratu daiteke, prezioa bost euro.

Berez, Errenteriako Udalak bi urtean behin ematen duen “Koldo Mitxelena” Ikerketa Bekaren 10. deialdiaren ikerketa lanaren bertsio laburtua da, jendeari herriko historiaren une garrantzitsu bat bai euskaraz bai gazteleraz gerturatzeko pentsatuta.

10. deialdi horren ikerketa lan osoa ere argitaratu da formatu digitalean, pdf eta epub formatuetan, Iago Irijoa Cortés-en eta David Martín Sánchez-en Errenteria a inicios de la Edad Moderna (1495-1544) eskuragarri duzue Udalaren web orrian argitaratuta: http://www.errenteria.net/eu/html/41/1680.shtml deskarga gunean.