Hogeita hamar langabetu hasiko dira euskara ikasten

Udalak finantzatutako langabetuentzako euskara ikastaroetan bi talde osatu dira. Xenpelar AEK Euskaltegian 15 lagun ariko dira lehen urratsean, eta Udal Euskaltegian beste horrenbeste laugarrenean. Urtarrilaren 7an ekingo zaie eskolei, eta egunean 5 orduz ariko dira maiatzaren 22an 216 orduko ikastaroa bukatzen duten arte. Arduradunek gogorarazi dute %85eko asistentzia derrigorrezkoa izango dela parte hartzen ari diren langabetu guztientzat.